Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

aitzin aroa

Artxiboa: Otsaila 2008

22/02/2008 GMT 1

Antolamendu soziala eta politikoa

akukularra @ 12:38

Mesopotamiako biztanleen antolamendu sozialak  erlijio zuen oinarri mundua jainkoek antolatzen zuten eta haiek erabakitzen zuten gizartea nola egituratu. Erregeak  jainkoarengandik hartzen zuen boterea eta haren ordezkari zen lurrean.   Erregearen ondoren awilu edo herritar askeak zeuden. Beste gizarte maila bat mushkenu edo herritar erdi askea zen.

Azken lekuan wardu edo amtu zeritzenak zeuden, gizonezko eta emakumezko esklaboak. 

Hau da boterearen arabera ordena (zenbat eta gorago botere gehiago):

1. Erregea

2. Apaizak, nobleak eta goi-mailako, funtzionarioak, buruzagi militarra

3. Nekazariak , merkatariak, artesauak eta  soldaduak

4. Hiritar erdi askeak   

5. Esklabuak        

 Mesopotamiarrek, beren bizimodua gobernatzeko , kodeetan biltzen zituzten legez baliatzen ziren .Guztietan ezagunena k.a. 1700 urte inguruan babiloniako errege izan zenaren kodea Hammurabiaren kodea,da. 

         EMAKUMEEN EGOERA

   Emakumeak beste batzuen menpe zeuden beti,lehenengo gurasoen menpe eta ondoren,senarraren eta honen gurasoen menpe.Mesopotamiako gizartearen oinarria familia zen eta familian aitak zuen agintea. Ezkontzak artean gazteak ziren neska-mutilen gurasoek adosten zituzten itun baten bidez eta itunean bakoitzaren eskubidea eta betebeharrak zehazten ziren.  Hiru urte bete arte seme-alabak amek zaintzen zituzten, baina gero umeen tutoretza aitei zegokien.  INPERIO HANDIAKMesopotamiako zibilizazioaren hasierako garaietan, hiri-estatuak landu gabeko lurrez bereizita zeuden eta beren artean ez zegoen arazorik. Etsai bakarrak beren hiriak arpilato nahi zituzten herri nomadak ziren. Babilonia:k.a. 1700. urte inguruan, Babiloniako erregeak Hammurabik, hiri batzuk konkistatu zituen. Babiloniarrek Mesopotamiako hirien kultura bereganatu zuten k.a. 600 urte izan zen hiri honen garairik oparoena. Asiria:k.a. 800 urte inguruan, Mesopotamiako iparraldean Asirien herriak, inperio bat altzatzea lortu zuen. Hiriburuak beren jainko nagusiaren izena hartu zuen:assur.Konkistatutako lurrealdeetako biztanleei zerga handiak jartzen zizkieten eta ondorioz, aberastasun handiak lortu zituzten. Aberastasun horiei esker,eraikin handiak eta jauregiak eraiki zituzten. Pertsia: K.a 539 urtean, Babiloniako  inperioa pertsiarrek hartu zuten menpean. Mesopotamia ez ezik, Ekialde hurbila eta egipto ere konkistatu zuten. Beste herrietako sinesmenekin eta ohiturekin errespetuz jokatu zuten, horregatik kulturaren arteko zubi lana egin zuten.K.a 330 urte inguruan Alexandro Handia greziarrak konkistatu zuen.

Artea

akukularra @ 10:00

artea.jpg

Arkitekturan, tenpluak eta jauregiak eraikitzen zuten. Baina ez zeuden ikuskizunetarako edo horrelakoetarako eraikinik. Eskulturan, errege-erreginei, goi mailako funtzionarioei eta horrelakoei, hau da, boterearen eta fedearen ordezkariei, estatuak egin zitzaizkien. Gizarteko gertaera handien berri emateko erliebe-lana garatu zituzten.Iritsi zitzaizkigun margolanak horma-pinturen bidez iritsi zaizkigu. Arte garrantzitsuenei brontzez, metalez edo zeramikaz egiten ziren.  

ESKULTURAK AZTERTZEKO GIDOIA Munduan gertatzen diren gauzak adierazteko eskulturak egiten dira, baina guk jakiteko zer esan nahi duten eskulturak pausu hauek jarraitu behar dira:1.- Aztertuko den eskulturak arretaz behatu.2.- Noiz, non eta nork egin zuen jakiteko informazioa bildu.3.- Elementu teknikoei buruz idatzi:·Eskulturak egiteko erabiltzen diren materialak: buztina, zura, harriak...·Egin den irudikapen –mota: mukuru biribilekoa,estatua,erliebea...4.- Alderdi formalak aztertu.·Zein gairi buruzkoa den.·Irudi bakarra edo multzo bereko ugari diren bolumen handia edo txikia duen...· Mugimendua adierazten duen...5.- Zein funtzio bete nahi zen aztertu: apaingarri izatea,informazioa ematea, txertatuko den arkitektura-landare lanaren barnean duen lotura...6.- Eskaintzen duen informazioa biltzea:· Elementu materialei buruz:janzkera, moda, orrazkera, tresnak, erramientak, baliabideak, eraikinak, dekorazioa...· Pertsonen ohiturei, egoerei, bizimoduari buruz.7.- Guztia laburtu eta sortzen dizkigun inpresioak, sentsazioak... adierazi.

21/02/2008 GMT 1

Bizimodua

akukularra @ 10:21

Mesopotamiako biztanleen ogibide nagusia nekazaritza zen. Labore garrantzitsuenak  zerealak ziren, hezetasuna eta karraskatiak sahiesteko siloetan gordetzen zituzten.

 Nekazaritzarako teknikak garatu zituzten. Hirietatik gertu zeuden baratzetan fruta-arbolak, barazkiak eta landare usainduak landatzen zituzten. Animaliak hasten zituzten, batez ere, ardiak eta behiak, eta hauetatik ateratzen zituzten esneak, esnekiak, haragiak eta larruak garrantzi handiak zuten beren ekonomian.

Garraiorako hasieran astoak eta onagroak erabiltzen zituzten, baina gero, gameluak erabiltzen hasi ziren, gerra-gurdiak mugitzeko... 

Ehizan antilopeak, leohiak, gazelak... harrapatzen zituzten baina arrantzak garrantsi handia zuen.  

Nekazaritzako eta abeltzaintzako soberakinez eta artizautzako produktuez baliatzen ziren merkatariak beste leku batzuetan gauzak eskuratzeko. Esklaboak.... gauzak trukatzen zituzten.

Gero beraien abereekin garraiatu egiten zituzten. Etxeak kale estuko auzoetan pilatzen ziren, tenplu eta jauregien ondoan. Eta hirien inguruan harresi garaiak egiten ziren. Biztanle gehienak lihosko edo artilezko tunika lisunak jazten zituzten.

Oso garbiak ziren, hau da, ilea eta larruazala adibidez, asko zaintzen zuten.Zerealez egindako opilak, barazkiak.... jaten zituzten gehienek, aberatsek,aldiz, egoskariak, gazta, fruitu-lehorrak... jaten zituzten. Garrantzi handia ematen zitzaion adeitsua eta abegitsua izateari. Lan gogorrenak esklaboek egiten zituzten. 

Sarrera

akukularra @ 10:07

Bi ibairen igarobide Tigris eta Eufrates dira . 

Inguru honetan udak oso beroak dira, neguak hotzak eta euri gutxi du. Hauxe da Mesopotamia deitu zuten lurraldea eta izenak ibaien arteko lurraldea adierazten du. 

Duela 8000 urte inguru, giza taldeak ibaien ertzetako lurrak lantzen hasi ziren. Apiriletik ekainera bitartean, mendietako elurra urtzen zenean, ibai hauen uhaldiak izaten zituzten, eta nahiko irregularrak gainera. 

Garai hartako biztanleek presen eta kanalen bidez uhaldiak kontrolatzen ikasi zuten. 

Inguru horretan hainbat herri sortu zen. Ezagutzen ditugu lehenak sumertarrak eta horietako bakoitzak  biztanleak elikatzeko behar hainbat lur zituen: beren burua gobernatzen zuten, independenteak ziren. Eta gainerako hirietatik edo herri nomadetatik babesteko herritarrek harresi handiak egin zituzten.



Sinismenak eta idazkera

akukularra @ 09:54

 Mesopotamiarrak politeistak ziren, jainko askorengan sinesten baitzuten. Jainkoei tenpluetan sakrifizio ugari eskaintzen zizkieten janarien bidez. Apaizak jainkoak gurtzeaz arduratzen ziren eta hiriarentzako babesa eta laguntza eskatzen zieten. Horri esker aberastu egin ziren eta gizartean botere handia izatera iritsi ziren. Mesopotamiarrak jainkoak haserretuko ziren beldur ziren eta deabruei eta espiritu gaiztoei ere beldur zieten. Mitoak ere osatu zituzten. Mesopotamiarrek zientzia praktikoa garatu zuten beren arazoei interbideak aurkitzeko. Zientzia hori batik bat esperientzian eta arrazoibidean oinarritzen zen. 

Idazketaren Sorrera 

Nekazariek jainkoei egiten zizkieten eskaintzak apaizek biltzen zituzten eta hauek, aldi berean, eskaintza horiekin zenbait ordainketa egin zuten. Hori guztia kontrolatu ahal izateko, kontabilitatea eraman behar zutela jabetu ziren. K.a 3500. urte inguruan, berdindutako buztin zatietan kontabilizatu nahi zituzten gauzen zirriborroak marrazten hasi ziren puntzoien bidez. Piktogramak ziren. Ondoren, labeetan egosten ziren, gogortzeko. Gerora, zeinuak horizontalean marraztea hobe izan zitekeela pentsatu zuten. Zumezko puntzoiaren formaren ondorioz grabatuek falka-forma zuten eta idazkera mota horri falka-formako idazkera kluriformea deritzo. Zeinu bakoitzari balio fonetiko bat eman zioten azkenerako eta, horrela, ideiak irudikatzen ikasi zuten. Eskribak irakurtzen eta idazten zekiten pertsonak ziren eta eguneroko bizimoduko hainbat alderdi adierazten zituzten idatziz. Idazten ikastea nahiko zaila zen.          

Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!