Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

aitzin aroa

Kategoria: a) Mesopotamia sarrera

21/02/2008 GMT 1

Sarrera

akukularra @ 10:07

Bi ibairen igarobide Tigris eta Eufrates dira . 

Inguru honetan udak oso beroak dira, neguak hotzak eta euri gutxi du. Hauxe da Mesopotamia deitu zuten lurraldea eta izenak ibaien arteko lurraldea adierazten du. 

Duela 8000 urte inguru, giza taldeak ibaien ertzetako lurrak lantzen hasi ziren. Apiriletik ekainera bitartean, mendietako elurra urtzen zenean, ibai hauen uhaldiak izaten zituzten, eta nahiko irregularrak gainera. 

Garai hartako biztanleek presen eta kanalen bidez uhaldiak kontrolatzen ikasi zuten. 

Inguru horretan hainbat herri sortu zen. Ezagutzen ditugu lehenak sumertarrak eta horietako bakoitzak  biztanleak elikatzeko behar hainbat lur zituen: beren burua gobernatzen zuten, independenteak ziren. Eta gainerako hirietatik edo herri nomadetatik babesteko herritarrek harresi handiak egin zituzten.



Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!