Bizimodua
Mesopotamiako biztanleen ogibide nagusia nekazaritza zen. Labore garrantzitsuenak zerealak ziren, hezetasuna eta karraskatiak sahiesteko siloetan gordetzen zituzten.
Nekazaritzarako teknikak garatu zituzten. Hirietatik gertu zeuden baratzetan fruta-arbolak, barazkiak eta landare usainduak landatzen zituzten. Animaliak hasten zituzten, batez ere, ardiak eta behiak, eta hauetatik ateratzen zituzten esneak, esnekiak, haragiak eta larruak garrantzi handiak zuten beren ekonomian.
Garraiorako hasieran astoak eta onagroak erabiltzen zituzten, baina gero, gameluak erabiltzen hasi ziren, gerra-gurdiak mugitzeko...
Ehizan antilopeak, leohiak, gazelak... harrapatzen zituzten baina arrantzak garrantsi handia zuen.
Nekazaritzako eta abeltzaintzako soberakinez eta artizautzako produktuez baliatzen ziren merkatariak beste leku batzuetan gauzak eskuratzeko. Esklaboak.... gauzak trukatzen zituzten.
Gero beraien abereekin garraiatu egiten zituzten. Etxeak kale estuko auzoetan pilatzen ziren, tenplu eta jauregien ondoan. Eta hirien inguruan harresi garaiak egiten ziren. Biztanle gehienak lihosko edo artilezko tunika lisunak jazten zituzten.
Oso garbiak ziren, hau da, ilea eta larruazala adibidez, asko zaintzen zuten.Zerealez egindako opilak, barazkiak.... jaten zituzten gehienek, aberatsek,aldiz, egoskariak, gazta, fruitu-lehorrak... jaten zituzten. Garrantzi handia ematen zitzaion adeitsua eta abegitsua izateari. Lan gogorrenak esklaboek egiten zituzten.

Zabaldu
del.icio.us