Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

aitzin aroa

Kategoria: c) Mesopotamia sinismenak eta zientziak

21/02/2008 GMT 1

Sinismenak eta idazkera

akukularra @ 09:54

 Mesopotamiarrak politeistak ziren, jainko askorengan sinesten baitzuten. Jainkoei tenpluetan sakrifizio ugari eskaintzen zizkieten janarien bidez. Apaizak jainkoak gurtzeaz arduratzen ziren eta hiriarentzako babesa eta laguntza eskatzen zieten. Horri esker aberastu egin ziren eta gizartean botere handia izatera iritsi ziren. Mesopotamiarrak jainkoak haserretuko ziren beldur ziren eta deabruei eta espiritu gaiztoei ere beldur zieten. Mitoak ere osatu zituzten. Mesopotamiarrek zientzia praktikoa garatu zuten beren arazoei interbideak aurkitzeko. Zientzia hori batik bat esperientzian eta arrazoibidean oinarritzen zen. 

Idazketaren Sorrera 

Nekazariek jainkoei egiten zizkieten eskaintzak apaizek biltzen zituzten eta hauek, aldi berean, eskaintza horiekin zenbait ordainketa egin zuten. Hori guztia kontrolatu ahal izateko, kontabilitatea eraman behar zutela jabetu ziren. K.a 3500. urte inguruan, berdindutako buztin zatietan kontabilizatu nahi zituzten gauzen zirriborroak marrazten hasi ziren puntzoien bidez. Piktogramak ziren. Ondoren, labeetan egosten ziren, gogortzeko. Gerora, zeinuak horizontalean marraztea hobe izan zitekeela pentsatu zuten. Zumezko puntzoiaren formaren ondorioz grabatuek falka-forma zuten eta idazkera mota horri falka-formako idazkera kluriformea deritzo. Zeinu bakoitzari balio fonetiko bat eman zioten azkenerako eta, horrela, ideiak irudikatzen ikasi zuten. Eskribak irakurtzen eta idazten zekiten pertsonak ziren eta eguneroko bizimoduko hainbat alderdi adierazten zituzten idatziz. Idazten ikastea nahiko zaila zen.          

Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!