Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

aitzin aroa

22/02/2008 GMT 1

Antolamendu soziala eta politikoa

akukularra @ 12:38

Mesopotamiako biztanleen antolamendu sozialak  erlijio zuen oinarri mundua jainkoek antolatzen zuten eta haiek erabakitzen zuten gizartea nola egituratu. Erregeak  jainkoarengandik hartzen zuen boterea eta haren ordezkari zen lurrean.   Erregearen ondoren awilu edo herritar askeak zeuden. Beste gizarte maila bat mushkenu edo herritar erdi askea zen.

Azken lekuan wardu edo amtu zeritzenak zeuden, gizonezko eta emakumezko esklaboak. 

Hau da boterearen arabera ordena (zenbat eta gorago botere gehiago):

1. Erregea

2. Apaizak, nobleak eta goi-mailako, funtzionarioak, buruzagi militarra

3. Nekazariak , merkatariak, artesauak eta  soldaduak

4. Hiritar erdi askeak   

5. Esklabuak        

 Mesopotamiarrek, beren bizimodua gobernatzeko , kodeetan biltzen zituzten legez baliatzen ziren .Guztietan ezagunena k.a. 1700 urte inguruan babiloniako errege izan zenaren kodea Hammurabiaren kodea,da. 

         EMAKUMEEN EGOERA

   Emakumeak beste batzuen menpe zeuden beti,lehenengo gurasoen menpe eta ondoren,senarraren eta honen gurasoen menpe.Mesopotamiako gizartearen oinarria familia zen eta familian aitak zuen agintea. Ezkontzak artean gazteak ziren neska-mutilen gurasoek adosten zituzten itun baten bidez eta itunean bakoitzaren eskubidea eta betebeharrak zehazten ziren.  Hiru urte bete arte seme-alabak amek zaintzen zituzten, baina gero umeen tutoretza aitei zegokien.  INPERIO HANDIAKMesopotamiako zibilizazioaren hasierako garaietan, hiri-estatuak landu gabeko lurrez bereizita zeuden eta beren artean ez zegoen arazorik. Etsai bakarrak beren hiriak arpilato nahi zituzten herri nomadak ziren. Babilonia:k.a. 1700. urte inguruan, Babiloniako erregeak Hammurabik, hiri batzuk konkistatu zituen. Babiloniarrek Mesopotamiako hirien kultura bereganatu zuten k.a. 600 urte izan zen hiri honen garairik oparoena. Asiria:k.a. 800 urte inguruan, Mesopotamiako iparraldean Asirien herriak, inperio bat altzatzea lortu zuen. Hiriburuak beren jainko nagusiaren izena hartu zuen:assur.Konkistatutako lurrealdeetako biztanleei zerga handiak jartzen zizkieten eta ondorioz, aberastasun handiak lortu zituzten. Aberastasun horiei esker,eraikin handiak eta jauregiak eraiki zituzten. Pertsia: K.a 539 urtean, Babiloniako  inperioa pertsiarrek hartu zuten menpean. Mesopotamia ez ezik, Ekialde hurbila eta egipto ere konkistatu zuten. Beste herrietako sinesmenekin eta ohiturekin errespetuz jokatu zuten, horregatik kulturaren arteko zubi lana egin zuten.K.a 330 urte inguruan Alexandro Handia greziarrak konkistatu zuen.

Erantzunak

Ez dago erantzunik »

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>

Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!